XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alboko irudian (7.18.) aztertzen da histeresia duen zirkuitua erabilita, edo ez duen bat erabilita, zer gertatzen den.

Erdiko grafikoa konparadore alderanztaile sinple batena dugu, erreferentzia 0 V delarik.

Erreferentziaren inguruan dauden gora-beheratxo guztiak (zarata elektrikoak) detektatzen ditu eta irteerak konmutatu egiten du.

(Nahi ez ditugun pultsuak agertzen dira).

7.18. irudia. Histeresiaren beharra.

Arazo hau gainditzeko histeresia erabiltzen da, jarraian azaltzen den prozesuari segituz:

Diseinua egin aurretik, zarata elektrikoen puntako balioa ezagutu behar da, gero erreferentzi maila bi ezartzeko: goiko desarra-tentsioa (VampsubG;) deitzen dena bata, eta bestea beheko desarra-tentsioa (VampsubB;).

Beren arteko tartea zarata-seinalearen puntako balioaren araberakoa izango da.

Tarte honi histeresi-tentsioa (VampsubH;) deitzen zaio.

Aurrerago azterturiko zirkuituan (7.17.) berrelikadura positiboko konparadore alderanztailea da, edo histeresi-zikloari begiratuz esanda Z ziklokoa.

Konparatu nahi dugun seinalea sarrera ez-alderanztailetik sartuz gero, berrelikadura positiboko konparadore ez-alderanztailea izango genuke edo S ziklokoa (7.19 irudia).